90eko hamarkadan, nire aitak Busturiako elizako atarteko teilatua konpondu zuen. Baina arazo batekin egin zuen topo: materiala zekarren kamioia ezin zen bertaraino iritsi deskargatzera. Ohiko irtenbidea garabi handi bat alokatzea zen. Garestia eta jartzeko korapilatsua.
Bere irtenbidea: kamioiaren pluma desmuntatu eta nire osabaren traktorean muntatzea. Rotabatorra mugitzen zuen sistema berak mugi zezakeen garabiaren hidraulika.
Egun hartan jaio zen pluma-traktorea!
Enpresetan filosofia bera aplikatu beharko genuke:
- Ihes egin sistema handi, monolitiko eta korapilatsuetatik… haietara egokitzera behartzen zaituztenetatik.
- Tresna modularren alde egin, kasu bakoitzean zabaldu eta egokitzen direnen alde.
- Prozesuak aztertzen, arazoa ulertzen eta hura konpontzeko asmamena erabiltzen dakien taldea izan.
Garabi handiak konponduko zukeen. Baina irtenbiderik onena esku artean zegoen: egokitu zitekeen tresna bat eta hori ikusten jakin zuen norbait.
Eta zuk, pluma-traktore bat behar duzu?